Emakume brodatzaileak

1949a baino lehen, Txinako kostaldeko probintzia aberatsek brodatuen industria ikaragarria zuten, tenpluak eta etxe partikularrak objektu erlijiosoz hornitzeko, baina antzerkia eta txotxongilo antzerkia hornitzeko ere bai.Txotxongiloentzako jantzi ederrak sortu zituzten eta Fujian-en hegoaldeak brodatuen industria handi bat zeukan. Jantziek eta tela brodatuak Taiwan-era eta Asiaren hego-ekialdera esportatzen ziren. Gehienbat ziren jantziak josi eta brodatzen zituzten emakumeak; txotxongiloen taillak gizonezkoek egiten zituzten. 1949An, Txina Txinako Herri Errepublika bihurtu zenean, Taiwan-en toki-industria berritzaile bat garatu zuten txotxongiloak egiteko. Gaur egun, Fujian-en eta Taiwan-en, brodatuaren industria ia erabat ordezkatu du makinaz egindako jantzienak eta eskuz brodatzen duten emakume bakar batzuk baino ez dira gelditzen. Artisau horiek jantzi ederrak egiten dituzte kalitatezko artisautza-lan horiek ordain ditzaketen bildumagile eta antzerki-txotxongilo konpainientzat.

Opera-jantzi taiwandarra, XX. mendearen hasierakoa.

Chen Xihuang maisuaren txotxongilo txapelak egiteko pausu ezberdinak eta esku txotxongilo jantzi tradizionalak.

Huang A-zhao Xiao Xiyuan konpainiarentzako txotxongiloen jantzien fabrikatzea azaltzen Taipeien.

Quanzhou-ko Chen Meiying, eskuz brodatzen. Gelditzen diren gutxienetariko bat da.

Ahalmen magikoak dituen pertsonaia baten tunika daoistak (XX. mendearen lehen erdia).

Emakume gazte baten jantzia (XX. mendearen lehen erdia).