Esku Txotxongiloen Antzerki Tradizionala

Taiwanen, esku-txotxongiloen antzerki tradizionala da txotxongilo-antzerkiaren erarik herrikoiena. Esku-txotxongilo tradizional txikia Txinako Fujian probintzian sortu zen. Munduko txotxongilo txiki eta ederrenetakoak dira. Taiwanen, dozena bat konpainia besterik ez da aritzen txotxongilo tradizional txiki hauekin; Txinan, berriz, ezta bat ere, handitu egin dira eta. Generoari deitzen zaio budaixi (potehi bertako dialektoak), eta esan nahi du “telazko poltsaren antzerkia”, txotxongiloak poltsa txiki baten antza duelako.

Antzezlanak dira, batez ere, gerra-izaerako lan historikoak, eta txotxongilo-ikuskizunen ikusleak, gizonezkoak nagusiki. Bai eta artistak ere. Tradizioan, emanaldi guztiak helduei zuzenduta egoten ziren.
Esku-txotxongiloen artisauak gizartearen behatzaile onak direnez, ia edozein pertsona mota sartu daiteke txotxongilo-antzerki honetan.

Ehunka pertsonai desberdin daude, eta operako pertsonaien banaketa tradizionalean oinarrituta badaude ere ─gizonezkoa (sheng), emakumezkoa (dan), gerlaria/aurpegi margotua (jing) eta pailazoak (chou)─, aktore-operan topatzen ez ditugun pertsonaiak ere sartzen dira: pertsonai mitikoak, animaliak, e.a.

Musika oso inportantea da eta lau edo gehiagoko laguneko orquestra eszenatokiaren atzean eserita dago: danbor bat eta perkusionista, hari-musikari bat eta trompeta-jotzaile bat (suona).

“Koloreen etxea" (cai lou) 1900. urtearen hasierako esku-txotxongiloen antzoki tradizional bat da, kanforrondo-zurez landua. Bi artistek (maisuak, ahots guztiak egiten zituenak, eta haren laguntzaileak) txotxongiloak mugitzen zituzten agertokiaren atzetik. Zurezko bi panel landuetako batetik ikus zitekeen txotxongiloen mugimendua.

Erakusketaren ikustea: esku txotxongiloen eszenatoki tradizionala

Erakusketaren ikustea: bastidorearen atzeko musika tresnak eta txotxongilo kutxa

Txotxongiloak gordetzeko zurezko kutxa tradizionala, Taipeiko Xin Wan Ran konpainiako Chen Xihuang maisuarena (circa 1970)

Ezkondu gabeko emakume gaztea (circa 1980; artisaua: Huang Yiluo)

Bai Kuo, 80 urtetik gorako gizona (XX. mendearen hasiera)

Emakume heldua, artisaua: Jiang Chaoxuan maisua (70eko hamarkadaren amaiera)

Xu Wen, agure bat (XX. mendearen hasiera)

Hiriko Jainkoaren tenplua Dadaocheng-en, Taipeiko alde zaharrean. Esku-txotxongiloen antzerki-ikuskizuna tenpluko jaialdiren parte bat izan ohi da. Antzeztokia tenpluko sarreraren parean jartzen da eta emanaldia jainkoentzako eskaintza bat da. Ikuskizuna ematen ari diren bitartean, jendeak otoitz egin, jan eta antzezlana ikusten du.