Formosako Txotxongilo Antzerkia

Txotxongilo-antzerkia XVIII. mendean iritsi zen Txinatik Formosara. Taiwan uhartean (lehen nabigatzaile portugaldarrek Ilha Formosa edo “Uharte Ederra” deitua) txotxongilo-antzerkiak bere garapen berezia izan zuen. Taiwanen gorde ziren Txina kontinentaleko tradizioek, batetik, eta XX. mendean izandako berrikuntza liluragarriek, bestetik, Taiwangoa bihurtu zuten Asiako txotxongilo-antzerki eta musikako kulturarik bizienetako bat. Gaur egun uhartean badaude, oraindik ere, txotxongilo-antzerki tradizional eta modernoko 300 konpainia baino gehiago lanean, gehienak esku-txotxongiloekin aritzen direnak. Are gehiago, badago txotxongilo-antzerkia soilik ematen duen telebista-kanal bat, txotxongilo-ikuskizunak egunero ematen dituena.

Taiwanen, txotxongilo-antzerkia da jainkoentzako antzerki musikazko bat, eta tenpluetan egiten diren jaialdietan eskaintzen da, aire zabalean. Jaialdietan intsentsua erretzen da, otoitz egiten da, su artifizialak daude nonahi eta jendearentzako otordu handi bat egoten da; eta bitartean, jainkoentzat eta sinestunentzat txotxongilo-antzerkia eskaintzen da. Erakusketa hau tenpluetako jaialdi batera eta Taiwaneko txotxongilo-antzerki eta kulturaren iraganera, orainaldira eta etorkizunera egindako bidaia bat da. Interneten dagoen erakusketa hau ezin dugu eraman kanpoko tenplu baten jaialdi batera, baina Taiwaneko txotxongilo antzerkiaren aberastasuna ondo islatzea espero dugu. Virus hau joandakoan, Taiwaneko txotxongilo antzerkiaren magia Tolosan ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

Taiyuan Asian Puppet Theatre Museum da bere fundatzaile Paul Lin-en bildumaren etxea. Bilduma horrek zerrendatuta ditu Asia guztiko hamar mila txotxongilo eta tramankulu baino gehiago. Museoa 2000. urtean sortu zen. Dadaocheng-en dago kokatuta, Taipeiko alde zaharrean. Erakusketak, tailerrak, mintegiak eta ikuskizunak antolatu ohi ditu Taiwánen eta mundu guztian.

Esker bereziak hauentzat: Annick Hsiao, Chang I-Yuan, Yi-feng Chiu, Jin Fei Feng Marionette Theatre Company, Zhen Kuaile Puppet Theatre Company, Xiao Xiyuan Puppet Theatre Company, Massimo Godoli Peli, Anne Rodier,Chang Shihneng, Song Song Song Children’s and Puppet Theatre, The Puppet and Its Double, Kuo Chien-fu, Zhang Yifang, Puppet Beings Theatre, María San Sebastián, Toni Alcaide, Jordi Devis, Iñigo Royo, Xabier Ormazabal.

Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa
Taiwaneko Kultura Ministerioa
Taipei Ekonomia eta Kultur Bulegoko Kultura Saila
Taipei Hiriko Gobernuaren Kultura Bulegoa

Produktore eragilea: Dr. Paul Lin
Komisarioa: Dr. Robin Ruizendaal
Diseinua: Rain Chan
Kontserbatzailea: Kim Siebert
Proiektuaren zuzendaria: Liwei Huang
Erakusketaren lagunztaileak: Massimo Godoli Peli eta Anne Rodier

Dr. Paul Lin Museoko bildumazalea eta sortzailea

Taiwaneko esku txotxongiloak

Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa