Taiyuan Asian Puppet Theatre Museum

Taiyuan Asian Puppet Theatre Museum da bere fundatzaile Paul Lin-en bildumaren etxea. Bilduma horrek zerrendatuta ditu Asia guztiko hamar mila txotxongilo eta tramankulu baino gehiago. Museoa 2000. urtean sortu zen. Dadaocheng-en dago kokatuta, Taipeiko alde zaharrean. Erakusketak, tailerrak, mintegiak eta ikuskizunak antolatu ohi ditu Taiwánen eta mundu guztian zehar.

Tolosa International Puppet Center

2009ko azaroaren 27an zabaldu zen TOPIC. Esan bezala, Txotxongiloaren Zentro Integrala da, Europan bakarra gainera. Bere baliabideen artean baditu 250 plazako Antzoki bat, txotxongiloen ekoizpenak eta ko-ekoizpenak sortzeko espazio bat, Museo bat, aldi baterako erakusketen aretoa, txotxongiloari buruzko Dokumentazio zentro erabat digitalizatua (hilabete gutxi barri internet bidez ikusi ahal izango ditugu bertako materialak, egile eskubideak kaltetzen ez direnean, noski) eta txotxongiloari buruzko ezagutzak haurrei, irakasleei eta txotxongilolariei irakasteko Tailerrak. Baita artistentzat, ikerlarientzat eta irakasleentzat prestatutako Egoitza txiki bat ere.

Espainiako Taipeieko Ekonomia eta Kultur Bulegoaren Kultur Divisioa

Taiwaneko Kultur Ministeritzak atzerrian 15 zentro eta bulego kudeatzen ditu. Espainiako Taipeieko Ekonomia eta Kultur Bulegoaren Kultur Divisioa 2015en ireki zen Espainian. Bere helburua nazioarteko ikuslegoari Taiwaneko arte eta kultura zabaltzea da. Taiwaneko artistentzako erakusketak eta emanaldiak antolatzeaz gain, Kultur Divisioak Taiwan eta Espainiaren arteko kultur lankidetza eta harreman programa ezberdinak bultzatzen ditu.