Formosako
Txotxongilo
Antzerkia

Txotxongilo-antzerkia XVIII. mendean iritsi zen Txinatik Formosara. Taiwan uhartean (lehen nabigatzaile portugaldarrek Ilha Formosa edo “Uharte Ederra” deitua) txotxongilo-antzerkiak bere garapen berezia izan zuen. Taiwanen gorde ziren Txina kontinentaleko tradizioek, batetik, eta XX. mendean izandako berrikuntza liluragarriek, bestetik, Taiwangoa bihurtu zuten Asiako txotxongilo-antzerki eta musikako kulturarik bizienetako bat.