Txotxongiloen tailla

Txotxongilo tradizionalak eskultura ederrak dira. Buruak, eskuak eta hankak, tradizionalki, kanfor-zurez egiten dira, pipia uxatu egiten baitu zur horrek. Taiwan-en oraindik txotxongilo tradizionalak egiten badira ere, taillaren industria nagusiak Golden Ray antzerkiko txotxongilo handienak ditu jomuga. Azken 50 urte honetan 10.000 txotxongilo baino gehiago egin dituzte. Txotxongilo hauek egiteko zura askoz arinagoa da kanfor-zur tradizionala baino. Eta, logikoki, Golden Ray antzerkiko txotxongilo handi hauen bizitza baliagarria askoz motzagoa da txotxongilo tradizionalena baino. Gaur egun, makinaz egindako txotxongiloak ere badaude.

Txotxongilo-burua eta gorputza josteko urratsak.

Xu Junwen, txotxongilo-taillagile gaztea.

Xu Bingyuan artisauak egindako Shi Yanwen (erdian); Liu San (ezkerrean); eta Bi Hortz (eskubian) txotxongilo famatuen argazki zaharrak.

Lai Yongting, txotxongilo tradizional eta garaikideen artisau famatua lanean.